altamirako rugby zelaia

2007-06-13

Lehengo larunbatean, Altamirako rugby, atletismo, eskolarteko kirola futboleko zelaia inauguratu zuten eta halako bi partidu egon ziren:Futboleko Ordizia preferentea- Real Sociedad B(sanse) eta Kitmar Ordizia- Euskarians. Futbolekoak 0-0 berdindu zuten,aldiz, rugbykoetatik Ordiziak irabazi zuen Euskariansen aurka 38-10. Bi partiduak oso ondo egon ziren amistosoak izan arren lagun arteko partiduak zirelako ere. Geroxeago sardinak jateko aukera egon zen zelaiaren atzean. Joanes Kitmarreko kapitainak hitz egin zuen bi zelaiekin zer egin behar duten gutxi gora behera. Denei ohartaraztu zien egoeraz eta zelai artifizial eta naturalaren artean dagoen diferentzia.

Salvador liga irabazle

2007-05-24


Aurtengo ligako irabazlea Cetransa Salvador izan da 83 punturekin bigarren postuan zegoenari 18 puntu ateraz. Fitxaje askoren esker irabazi izan dute aurtengo liga eta horrela segitzen badute hurrengo urtea ere bai. Hala ere, partidu guztiak irabazi dituzte aurten eta hori izugarria denez sari bat eman diote.

Harugby torneoa

2007-05-23

Aste honetako larunbatean, hain zuzen ere, maiatzak 26ean Ordizian torneo internazionala egongo da Trevijano zelaian. 10 taldeek hartuko dute parte eta eguna horrela joango da:goizeko 10etan lehenengo fasea hasiko da eta eguerdiko 3:15etan berriz bigarren fasea. Arratsaldeko 16:45etan “Ordiziako udala´´ txapelketaren finala , arratsaldeko 17:15etan“Hagapeko´´ txapelketaren finala egongo da eta arratsaldeko 6etan“Ordizia rugby txapelketaren finala. 19:00 sari guztiak emango dira eta gero plazan afari-merienda egongo da. Giro ederra girotuko da 200 rugbylari baino gehiago eta 10 talde baino gehiago elkartzen bait dira. Joan zaitezte ordiziarrak animatzera eta Ordiziakoak eskertuko dizuete. ANIMO ORDIZIARRAK!!!!

ordiziarrak ohorezko mailan

2007-05-21

Ordiziarrak Lizeo Francesen aurka jokatu zuen eta garaipena irabazi zuen 8-5 irabaziz Trevijano zelaian. Garaipen hau oso garrantzitsu7a zen bi taldeentzat garaipenaren saria ohorezko mailan geratzea zelako eta ordiziarrak garaipena lortu zuten. Kitmar Ordiziak asko eskertu zien animatzen egon diren mundu guztiari eta bai bere taldeari. Azkenik oso ondo pasatu zuten eta hurrengo urtean espero dute ondo jarraitzea eta jarraitzaile ugari izatea.

infantilak altamiran

2007-05-17

Igandean Ordiziako infantil rugbyko jokalariak altamirako majori kiroldegian jokatu zuten partidutxo batzuk Arrasate,bere-bere eta atletikoren aurka. Zelai berria inauguratu zuten eta ordiziarrak irabazle atera ziren beste bi taldeen aurka jokatuz. Lagun asko elkartu ziren egun artan denei gustatu zitzaien nola geratu zen zelai berria. Horretaz aparte lagun gehiago inguratzen ari da rugby mundura eta gustura daude. Horrez gain, bukaeran jokalari guztiei domina eman zien tenporada osoan zehar jokatutako partiduengatik..

bera-bera garaie

2007-04-17

Lehengo partiduan gertatu zen bezala, Ordiziako jokalariak galdu egin zuten desberdintasun handiarekin bera-beraren zelaian 25-9. Oso penagarria eta itsusia da esatea, baina, bi taldeek gaizki aritu ziren partidu oso-osoan. Borroka asko egon ziren bi taldean bereziki bera-berako jokalariak. agian, bien artean dagoen suminduragatik izango da, baina, linierrak separatu beharrekoa ere ez zen izan behar. Azkenik oso haserreturik atera ziren batzuk partidu horretatik.

bertan behera geratu da

2007-03-15

Biarritzerako irteera bertan behera geratu da eta, orduan, asteburuan ez da partidurik izangoez alebinak, ez infantilak eta ez benjaminak. Beraz, alebinak eta infantilak igandean beti bezala entrenamendua izango dute goizeko 10etan.

getxoren aurka

2007-03-15

Martxoaren 24ean ordiziarrak Getxoren aurka izango dute eta irabazten badute 3. jarriko dira. Oso zaila izango dute Palumbo jokalaria dute eta.
Partidua oso interesantea izango da eta ordiziarrak gogor ekingo diote 3.postuan geratzearren. Hala ere, ez ahaztu Ordiziakoek joateko autobusak badaudela. Autobusa arboletatik irtengo da arratsaldeko 14:30etan eta sarrerak Ekin Kirolak, Iñaki Zapata-denda eta Altamirako IFA Supermerkatuan aurki ditzakezu. Anima zaitezte. Horretaz gain gaixo dudenak,ezin dutenak etxetik atera.. euskal telebistan aukera izango dute ikusteko, partidua bertan emango dutelako

valladolizera bidaia

2007-03-14

Martxoaren 9an, rugby eskolak irteera bat egin zuen Valladolidera larunbatean esnaturik eta lasaituta jokatzeko. Bertan 3 partidutxo egin zituzten eta hirurak galdu, noski, oso zaila zeukaten Espainiako hoberenak zirelako eta horretaz aparte tushak altxatzen, ia zelai guztiarekin eta garrantzitsuena, Hagapekoa erabiliz jokatu zuten. Ordiziarrek oso gaizki jolastu zuten lo gutxi egin zutela eta. Oso bidai polita eta entretenigarria izan zen eta batzuk lesionatu egin ziren bizkarrez eta txorkatilez. Hala ere, denak oso kontentu joan ziren Valladolidetik.

biarritzera!!

2007-03-12


Martxoaren hamazazpian Ordiziako rugby eskola oso-osoa(infantilak, alebinak eta benjaminak)joango dira biarritzaera torneo polit bat egitera. Bertan Frantziako hoberenetariko ekipoak hatuko dute parte eta ordiziarrak. Autobusa goizeko 9:30etan aterako da Ordiziatik. Giro ona egotea espero dute eta denak lagun egitea.