2007-06-13
Lehengo larunbatean, Altamirako rugby, atletismo, eskolarteko kirola futboleko zelaia inauguratu zuten eta halako bi partidu egon ziren:Futboleko Ordizia preferentea- Real Sociedad B(sanse) eta Kitmar Ordizia- Euskarians. Futbolekoak 0-0 berdindu zuten,aldiz, rugbykoetatik Ordiziak irabazi zuen Euskariansen aurka 38-10. Bi partiduak oso ondo egon ziren amistosoak izan arren lagun arteko partiduak zirelako ere. Geroxeago sardinak jateko aukera egon zen zelaiaren atzean. Joanes Kitmarreko kapitainak hitz egin zuen bi zelaiekin zer egin behar duten gutxi gora behera. Denei ohartaraztu zien egoeraz eta zelai artifizial eta naturalaren artean dagoen diferentzia.
Atala: Partiduak, kitmar | Iruzkinik ez
2007-05-24

Aurtengo ligako irabazlea Cetransa Salvador izan da 83 punturekin bigarren postuan zegoenari 18 puntu ateraz. Fitxaje askoren esker irabazi izan dute aurtengo liga eta horrela segitzen badute hurrengo urtea ere bai. Hala ere, partidu guztiak irabazi dituzte aurten eta hori izugarria denez sari bat eman diote.
Atala: Partiduak | Iruzkinik ez
2007-05-23
Aste honetako larunbatean, hain zuzen ere, maiatzak 26ean Ordizian torneo internazionala egongo da Trevijano zelaian. 10 taldeek hartuko dute parte eta eguna horrela joango da:goizeko 10etan lehenengo fasea hasiko da eta eguerdiko 3:15etan berriz bigarren fasea. Arratsaldeko 16:45etan “Ordiziako udala´´ txapelketaren finala , arratsaldeko 17:15etan“Hagapeko´´ txapelketaren finala egongo da eta arratsaldeko 6etan“Ordizia rugby txapelketaren finala. 19:00 sari guztiak emango dira eta gero plazan afari-merienda egongo da. Giro ederra girotuko da 200 rugbylari baino gehiago eta 10 talde baino gehiago elkartzen bait dira. Joan zaitezte ordiziarrak animatzera eta Ordiziakoak eskertuko dizuete. ANIMO ORDIZIARRAK!!!!
Atala: Partiduak, rugby eskola | Iruzkinik ez
2007-05-21
Lehengo urtean jaitsi ziren bi taldeak, Monte ciencias eta Jeep Alcobenda, aurten igo egingo dira ohorezko mailara lehenengo biak geratu direlako. Aldiz, Liceo Frances eta Computers Cisneros jaitsi egingo dira 2. mailara. Beraz orain dela bi urte jolastu zuten taldeek jokatuko dute aurten.
Atala: emaitzak | Iruzkinik ez
2007-05-21
Ordiziarrak Lizeo Francesen aurka jokatu zuen eta garaipena irabazi zuen 8-5 irabaziz Trevijano zelaian. Garaipen hau oso garrantzitsu7a zen bi taldeentzat garaipenaren saria ohorezko mailan geratzea zelako eta ordiziarrak garaipena lortu zuten. Kitmar Ordiziak asko eskertu zien animatzen egon diren mundu guztiari eta bai bere taldeari. Azkenik oso ondo pasatu zuten eta hurrengo urtean espero dute ondo jarraitzea eta jarraitzaile ugari izatea.
Atala: Partiduak, kitmar, emaitzak | Iruzkinik ez
2007-05-17
Igandean Ordiziako infantil rugbyko jokalariak altamirako majori kiroldegian jokatu zuten partidutxo batzuk Arrasate,bere-bere eta atletikoren aurka. Zelai berria inauguratu zuten eta ordiziarrak irabazle atera ziren beste bi taldeen aurka jokatuz. Lagun asko elkartu ziren egun artan denei gustatu zitzaien nola geratu zen zelai berria. Horretaz aparte lagun gehiago inguratzen ari da rugby mundura eta gustura daude. Horrez gain, bukaeran jokalari guztiei domina eman zien tenporada osoan zehar jokatutako partiduengatik..
Atala: Partiduak, rugby eskola, emaitzak | Iruzkinik ez
2007-04-23
Anima zaitez rugbyan jolastera!! Oso ondo pasatuko duzue mila gauza egingo dituzu;jolastu, partidutxoak, lagunak…!! Apuntatu nahi bazenuke eta 1992tik-1997 bitartekoa bazara zatoz Trevijano zelaira igandean goizeko 10:00etan. Beharrezkoa diren elementua hauexek dira:kiroleko arropa eta izugarrizko gogoak dira!!animo apuntatu zaitezte!!gozatu rugbyaz!!!
Atala: animazioak, rugby eskola | Iruzkinik ez
2007-04-20
Orain dela gutxi, Ordiziako rugby elkarteak disko bat kaleratu du bi abestiekin:Gora ordiziako rugby elkartea eta talde bat herri bat. Arrakasta asko izan du egon auetan. Erosteko Ordiziako tabernetara joan behar da bertan saltzen dute;Amonane, Koyote, Ilumbe…Jendeak dioenez oso polita da eta irabazten duten diruarekin elkarteari emango diete. Eros ezazue oso polita da eta!!
Atala: kitmar | (2) Iruzkin
2007-04-18
Ordiziako kitmar rugbyak 4. postutik 6.postura jaitsi da, baina, hala ere 4 partidu gelditzen dira:Madrid Noroesteren aurka, Saintboianaren aurka, Liceo Frances-en aurka eta azkenik Cetransa Salvador. Oso zailak izango dira baina, hala ere, ordiziarrak oso gogor ekingo diete. Bestalde, animatzera joan behar da asko anima daitezen gure mutilak!
Atala: kitmar | Iruzkinik ez
2007-04-17
Lehengo partiduan gertatu zen bezala, Ordiziako jokalariak galdu egin zuten desberdintasun handiarekin bera-beraren zelaian 25-9. Oso penagarria eta itsusia da esatea, baina, bi taldeek gaizki aritu ziren partidu oso-osoan. Borroka asko egon ziren bi taldean bereziki bera-berako jokalariak. agian, bien artean dagoen suminduragatik izango da, baina, linierrak separatu beharrekoa ere ez zen izan behar. Azkenik oso haserreturik atera ziren batzuk partidu horretatik.
Atala: Partiduak, kitmar, emaitzak | Iruzkinik ez